Peiremans+, Elgetako Janelan
Goiena Komunikazio Taldea
Ekitaldiko partaideak: Gotzon Barandiaran eta Oihane Agirre.
Peiremans+ taldeko Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda musikariek hitzordu berezia izan zuten Elgetako Janela tabernan. Ohiko agertokietatik kanpo, Amaia Txintxurreta kazetariarekin solasean aritu ziren lehenik, eta sei kantuko kontzertu akustiko goxoa eskaini zuten ondoren. Disko berriko kantuak gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek, eta txalo zaparrada batekin agurtu zituzten bi musikariak. Ekitaldiaren tokiak ere bazuen bere bitxikeria: Gorka Urbizuren bakarkako kantuetako batek Janela bat duelako izena.
- Mota
- Emanaldia
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 12:30 - 13:30
- Gunea:
- Irudienea
- Helbidea:
- Zugaza. Uribarri Kalea, 8, 48200 Durango, Bizkaia