Arriskuaz Larrutan

AIERT

Aiert "Arriskuaz Larrutan" EPa aurkeztera dator: soinu minimal eta zinematografiko ugari, ahots xuxurlatuak eta hitzak. Hitz horien artean, Gata Cattana eta Itziar Zigarenak. Izar Mendiolaren bisualen laguntzaz giro intimista sortzen du Aiertek, kitarra eskuan eta dispositiboren bat edo beste. Parentesi moduko bat irekitzen du: testuingurutik goratu, eta handik, gaurko mundua erasotzeko momentu desiragarri bat. Genealogia politikoei aitortza, bestelako epika iraultzaileen eraikuntza eta ausardiara dei argia: Arriskuaz Larrutan maitemindu gaitezen borrokaz.

Mota
Disko aurkezpena
Eguna:
2026/12/04
Ordua:
19:10 - 19:40
Gunea:
Ahotsenea Musika
Helbidea:
Plateruena. Landako Etorbidea, 4A, 48200 Durango, Bizkaia
Arriskuaz Larrutan