Semaforo Domatzailea
Aintzane Usandizaga, Maria Ortiz eta Garazi Urkola
"Zaila da esaten noiz eta nola hasi zen Xirriparte herria aldrebesten…" Liburu honetan, semaforoak nahasteak ekar ditzakeen okerkeriak eta xelebrekeriak topatuko ditu irakurleak: ziatika epidemia, seinale eta farolen ihesa, ispilu biribilak etxeetatik desagertzea… Istorio umoretsu eta abenturaz betea da Semaforo Domatzailea. Liburu aurkezpen honetan, Xirriparteko egoera aldrebesaren hasiera nola izan zen kontatuko dugu, eta semaforoek egin dezaketenaren zatitxo bat deskubritzen saiatuko gara, Sara eta Semaforo Domatzaileak laguntzarik behar balute prest egoteko!
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/08
- Ordua:
- 10:30 - 11:00
- Gunea:
- Saguganbara
- Helbidea:
- Elkartegia. 48200 Durango, Bizkaia